Irati eta Ekaitz Goikoetxeak egin dute, Ines Benitezekin, Zumarragako kultur etxean
Irati Goikoetxea beasaindarrak Herriak ez du barkatuko liburua argitaratu zuen duela ia hiru urte, eta oraintsu gaztelerara itzulpena (El pueblo no perdonara) argitaratu du. Bera eta bera anaia (Ekaitz Goikoetxea) herrietan bertako lagun batekin aurkezpen solasaldiak egiten ari dira, Bizikidetza sustatzen lelopean. Helburua bizikidetza sustatzea da. “Jatorri ezberdineko minak erdigunean jarrita, elkar entzun eta elkarrekin solasteko enkontruak sortu nahi ditugu”, azaldu dute. Atzo Zumarragan izan ziren, Ines Benitezek lagunduta. Ekitaldia oso arrakastatsua izan zen. 50 lagun inguru elkartu ziren Zelai Arizti kultur etxeko areto nagusian.