Julia Gomez Macias zumarragarrak 100 urte bete ditu gaur. Goizean Mikel Serrano alkatearen bisita jaso du. Lore sorta bat eta Antioko irudi bat oparitu dizkio, Zumarragar guztien izenean. Arratsaldean familia osoarekin ospatuko du urtebetetzea.
Julia Cacereseko Navas de Madroñon jaio zen eta 1960ko hamarkadan Zumarragara etorri zen, senarrarekin eta alabekin batera. Lau alaba, 17 biloba eta 15 birbiloba izan ditu. “1956an Extremaduratik Altsasura joan ginen. Sei urte eman genituen bertan. Aitak Oñatiko eraikuntza enpresa batean lan egiten zuen, baina ondoren Madayan hasi zen eta orduan Zumarragara etorri ginen”, gogoratu du bere alaba Julianak.
Juliak bere etxean eta etxeak garbitzen lan egin zuen. Bere alabak oso pertsona ona dela dio. “Txutxumutxuak ez zaizkio batera gustatzen. Jendeari laguntzea gustatzen zaio, ezeren truke. Eta oso esker onekoa da”.
Zaletasunei dagokionez, bere zaletasun nagusia jostea da. “Haurrak ginenean, berak egiten zigun arropa. Egun, margotzea gustatzen zaio. Marrazki bat jartzen diogu eta ez oso ondo margotzen du. Ez da arrastoetatik ateratzen. Oso buru ona du”.