Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Oxida taldearen lehen lana ezagutzeko aukera larunbatean, Urretxuko Gaztelekun

Urretxu eta Zumarraga

Legazpiko Subeltzan du egoitza laukoteak. Iazko azaroan kaleratu zuen hiru abestiz osatutako album txikia. Goierriko Anker eta Tolosaldeko Meliora taldeekin joko du kontzertuan.

War, Albi, Urko eta Raff dira Oxida.
2024/02/15
Otamotz

Legazpiko Subeltza kolektiboaren lokaletan du egoitza Oxida taldeak, eta bertan sartutako orduen emaitza da horren lehen lana: No encontrareis sentido al caos EP-a edo album txikia. Iazko azaroan kaleratu zuten, eta ordutik bere aurkezpen biran daude murgilduta taldea osatzen duten Goierriko musikariak.

Larunbatean da biraren hurrengo geldialdia, Urretxu-Zumarragako Gaztelekun, Anker eta Meliora taldeekin batera egingo duten kontzertuan. 22:30ean hasiko da, eta sarrera borondatea izango da. Musika gogorra gustuko dutenek galdu ezin dezaketen hitzordua da.

Rust’n’roll musika
Oxida 2022an Legazpin sortutako rust’n’roll talde gipuzkoarra da. Lau kidek osatzen dute banda. Urkok ahotsa jartzen du, Albik gitarra jotzen du, Raff baxu jotzailea da, eta War bateriaz arduratzen da.

Death’n’roll, groove metal, stoner, hardcore punk eta rock oldarkorra dira Oxidak egiten duen musikan elkartzen diren estiloak. Guztiek dute lekua iaz grabatu zuten No encontrareis sentido al caos lanean. Hiru abesti biltzen dituen EP bat da, eta Spotify, Youtube Music edo iTunes bezalako musika plataformetan entzun daiteke. Formatu fisikoan ere salgai dago.

Anker eta Meliora
Goierriko Anker eta Tolosaldeko Meliora izango ditu ondoan Oxidak larunbateko kontzertuan, biak ere musika gogorra jorratzen duten formazioak.

Harreman estua du Oxidak Ankerrekin, biak Legazpiko Subeltzako kideak izateaz gain, Urkok lehen bertan jotzen zuelako. Anker utzi zuenean, Unax Anzak hartu zuen bere lekua baxuarekin, eta horrela osatu zen oraingo formazioa, lehendik zeuden Joanes Legarda-Ereño gitarra jotzaile eta ahotsarekin, Eneko Altzelai gitarra jotzailearekin eta Jon Unzurrunzaga bateria jotzailearekin. Anker Lurperatutako istorioak bere bigarren lana aurkezten ari da azken asteotan. Trash metal melodikoa jorratzen du.

Meliora taldeak, berriz, rock-aren, rock gogorraren eta heavy metalaren nahasketa jotzen du. 2018an sortu zuten taldea Tolosaldean Ivan Ropero bateria jotzaileak, Iñaki Mujika abeslariak eta gitarra jotzaileak, Jokin Iraola baxu jotzaileak eta Markel Galarraga gitarra jotzaileak. Disko bat dute kaleratuta, Aethereus.

Anker taldea: Jon Unzurrunzaga, Eneko Altzelai, Unax Ansa eta Joanes Legarda-Ereño

Meliora taldea: Ivan Ropero, Markel Galarraga, Iñaki Mujika eta Jokin Iraola.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Mitxel Badiolaren heriotzaren lehen urteurrena

2025/05/11
Urretxu
2

Aitxitxe Fest jaialdia egingo dute hilaren 31n, Haritz Berasategiren oroimenez

2025/05/09
Urretxu eta Zumarraga
3

Punta-puntako alpinistak eta musika, Xabier Ormazabal bekaren aurkezpenean

2025/05/08
Urretxu
4

Elene Letek ez du Realean jarraituko

2025/05/10
Zumarraga
5

Urretxu eta Zumarragako udal ordezkariek eta langileek Euskaraldiarekin bat egin dute

2025/05/10
Urretxu eta Zumarraga
6

Aner Arozena zumarragarrak eta Adirane Peñagarikano urretxuarrak irabazi dute Izazpiko Igoera

2025/05/11
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT