Bihar, 18:00etan, kontzentrazioa egingo dute Elizkalen
24/7 plataformak atzotik Zumarragako anbulatorioan hiru mediko gutxiago daudela eta (bat kanpora joan da, beste bat jubilatu egin da eta hirugarrena ospitalera bidali dute) eta anbulatorioa 17:00etan ixten dutela salatu du. Bihar bi astean behin egiten duten kontzentrazioa egingo dute, osasun zentroa egunero eta eguneko 24 orduetan irekitzea eskatzeko. Kontzentrazioa Elizkaleko plazatxoan izango da, 18:00etan. Hemendik aurrera kontzentrazioak bi herrietako toki ezberdinetan egingo dituzte.