Parte hartzaileen artean 50 euroko bi erosketa bonu zozkatu dituzte
Zumarragako Udalak, Elkarzainduz esku hartze komunitarioko udal planaren barruan, eta Malkok, Mondragon Unibertsitateko LEINNeko ikasleek sortutako irabazi asmorik gabeko enpresak, Betigazte belaunaldien arteko tailerra egin zuten asteazkenean.
21 lagunek parte hartu zuten: 18-29 urteko gazteak eta 65 urtetik gorako bizilagunak. Tailerraren helburua ezagutzak eta esperientziak trukatzea izan zen, dinamika parte hartzaile eta inklusiboarekin: bai belaunaldien artean, bai kulturen artean. Parte hartzaileen artean elkar ulertzeko eta berdintasuna lortzeko giroa sortu zuten. Amaieran, poztasun handia erakutsi zuten egindako lanarekin.
Topaketaren amaieran, Bi-Tartean merkatari elkarteak emandako 50 euroko bi bonu zozkatu zituzten. Bata gazteen artean eta beste adinekoen artean. Irabazleak Jazmin Alexandra Dominguez (19 urte) eta Maria Inmaculada Gonzalez (78) izan ziren.