
Xabier Zaldua zumarragarra euskal duatloi txapelketako finalera sailkatu da. Finalaurrekoa atzo jokatu zen, Tolosan. Ugaitz Mugertza mutrikuarra nagusitu zen. 14 minutu eta 20 segundo behar izan zituen 45 ontzako lau enbor mozteko eta korrika bi kilometro egiteko. Bere atzetik Ibai Soroa (15:14), Oier Kañamares (15:34), Arkaitz Juaregi (16:15), Suharri Rodriguez (16:30) eta Xabier Zaldua (16:38) sailkatu ziren. 20 kirolarik parte hartu zuten. Parte hartzaileen artean Julen Aranberri zumarragarra ere izan zen. Ez zuen finalera sailkatzea lortu.
Finala apirilaren 21ean jokatuko da. Finalean zortzi enbor ebakiko dituzte eta lau kilometro egingo dituzte korrika.