![](https://www.otamotz.eus/site/files/2024/05/2021-05-19-p006_f01-900x611-1.jpg)
Urretxuko Udalak sei pertsona kontratatuko ditu uda honetan Pagoeta igerilekuan lan egiteko: hiru sorosle eta harrera, sarrera eta arropa gordetegiko zerbitzua emango duten hiru atezain laguntzaile. La kontratuek ekainaren 14tik irailaren 8ra bitarteko iraupena izango dute. Izena emateko epea maiatzaren 15eko 14:00ak arte izango da zabalik, udaletxeko erregistro orokorrean. Deialdiaren oinarriak eta eskaera orria udalaren webgunean (urretxu.eus) edo udaletxean eskura daitezke.