
Iosu Isaias Villanueva Castro Isuo (ahotsa) eta Alayn Carazo Iturriagaren (sintetizadoreak eta gitarra elektrikoa) Hegazkin musika elektroniko taldeak hiru kontzertu egingo ditu datozen asteetan. Hilaren 10ean, 22:30ean, Bergarako Kartzela Zaharrean joko dute, Orhi taldearekin batera. Ekainaren 1ean, 16:30ean, Ziburuko euskal liburu eta disko azokan joko dute. Bukatzeko, ekainaren 15ean Loratzen disko kolektiboa aurkeztuko dute Bergaran.