![](https://www.otamotz.eus/site/files/2024/05/zumarragako_plaza.jpg)
Zumarragako Udalak Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren inguruko parte hartze prozesua antolatu du. Hilaren 23an, 17:30ean, orain arte egindako lana aurkeztuko da Zelai Arizti aretoan. Eztabaida tailerrak hilaren 30ean eta ekainaren 4an izango dira, 18:00etan, kultur etxean. Orain arte egindako lana zumarragakoplanorokorra.eus webgunean ikus daiteke.