
Gipuzkoako Bazkundeak herrialdeko merkatariak saritu zituen atzo. Sari nagusia Eibarko Helmet House-k jaso zuen. Herritarrek ere botoa emateko aukera izan dute eta Urola Garaiari dagokion saria Zumarragako Laskurainek jaso du. Laskurain familiak 72 urte daramatza moda munduan. Isaac Laskurainek jostundegia ireki zuen eta egun bere alaba Itziar Laskurainek bi denda ditu Goierrin.
Goierriko Hitzak iazko otsailean Itziar Laskuraini egindako elkarrizketa irakurtzeko, sakatu hemen.