Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Ekonomia|Gizartea
ITZIAR LASKURAIN. MERKATARIA

«Saltzea garrantzitsua da, baina giza harremana aberasgarria»

Zumarraga

Laskurain familiak 71 urte daramatza moda munduan. Isaac Laskurainek jostundegia ireki zuen eta egun bere alaba Itziar Laskurainek (Zumarraga, 1965) bi denda ditu Goierrin.

2023/02/23
Asier Zaldua

Zenbat urte daramatzazue moda munduan lanean?
Duela 71 urte, aita joskintzan hasi zen. Zumarragan hasi zen, Eitzan. Bertan bizi ziren. Aitak Isaac Laskurain zuen izena. Osintxun jaio zen. Aitona Orbegozon lan egitera etorri zen. Aitak bi hilabete zituen Zumarragara ekarri zutenean.

Nolatan erabaki zuen joskintzan lan egitea?
13 urterekin jantzigintza ikastera joan zen, Bartzelonara. Etorri zenean lanean hasi zen, bere amarekin eta neska batekin. Ondoren, Eitzatik herrigunera jaitsi ziren.

Aita askotan gogoratzen al duzu?
Noski. Nire etxean oihaletik bizi izan gara beti. Eitzatik, egun Natalietta denda dagoen tokira jaitsi ziren, Legazpi kalera. Gainera, tailerrak izan zituen Galeperra ondoan eta Sabadell bankuaren gainean.

Ze jantzi egiten zituen?
Trajeak eta gabardinak, batik bat. Patrizio Etxeberria enpresako uniformeak, Zumarragako bandako musikarien trajeak, dantzarien trajeak… ere berak egiten zituen. Ondoren, 1970ean, amarekin batera, emakumezkoen arropa-denda ireki zuen Buscatarren etxean. Busca sendia oso ondo portatu zen lokala saltzeko orduan.

Noiz ireki zenuen egungo denda?
Gizonezkoen arropa-denda duela 23 urte itxi zen. Duela 21 urte Buscatarren etxeko lokala utzi eta hona etorri nintzen. Denda hau nik ireki nuen, baina beti aitaren babesean. Berak ireki zuen bidea, zonalde honetan ordura arte ez zeuden arropa markekin. Zumarragako lehen bikinia gurasoen dendan saldu zuten. Garai hartan herrietako dendentzat oso zaila zen markadun arropa lortzea. Aitak zailtasun handiak izan zituen.

«Aita Bartzelonara joan zen joskintza ikastera, 13 urte zituenean»

«Patrizio Etxeberria enpresako uniformeak, bandako trajeak… egiten zituen»

Gogor lan egin zuen.
Etxarrin enkarguak hartzen zituela gogoratzen dut. Iruñean, Donostian eta Bilbon muntatzaileak zituela ere gogoratzen dut: trajeak hemen mozten eta egiten ziren, baina hemendik kanpo muntatzen ziren. Oso ofizial hona zuen Zumarragan: Iribarren. Berarekin lan egin zuten neskak ere ondo gogoratzen ditut. Oso lan giro ona zuten. Aitak oso gogor lan egin zuen. Nik ez dut berak egin zuen lanaren erdia ere egingo.

Urte asko daramatzazu merkataritzan.
Umetan anai-arrebok enkarguak egiten genituen. Nire anaia da enkargu gehien egin dituena. Jostundegian egindako jantziak bezeroen etxeetara eramaten genituen. Dendan hazi ginen. Hala, ikasketak utzi nituen eta dendan hasi nintzen lanean. 38 urte daramatzat dendan lanean.

Gustuko lanbidea duzu.
Moda munduan lan egitea polita da eta jendearekin harremana izatea oso aberasgarria da. Gainera, aitak hasieratik nire kasa lan egiten utzi zidan. Etxekoen babesa nuen, baina hanka sartzen utzi zidaten.

Asko aldatu al da zuen lanbidea?
Erabat. Saltzeko modua, erosketa ohiturak, hornitzaileak… Egun askoz ere gehiago mugitu behar dugu. Ofizioa dinamikoagoa da. Hornitzaileekin harremana askoz ere zuzenagoa da. Lehen sei hilabeterako erosten genuen. Egun ere bai, baina urtean zehar askoz ere gehiago mugitu beharra dugu. Aita eta ama feria guztietara joaten ziren eta ni ere joaten naiz. Gainera, teknologia berriak direla eta, sare sozialetan egotea ezinbestekoa da.

Bezeroak ere asko aldatu al dira?
Primerako bezeroak ditugu, egia esan. Gugan sekulako konfiantza dute. Oso bizipen hunkigarriak ditugu. Aita hil zenean, asko maite zutela ikusi nuen. Oraindik hunkitu egiten naiz gogoratzen dudanean. Ofizio hau horregatik da polita: saltzea garrantzitsua da, baina giza harremana oso aberasgarria da. Bezero berriak ditut, Beasainen denda ireki dut, nirekin lan egiten dutenak oso inplikatuak daude… Oso une polita bizitzen ari naiz. Oso pozik nago.

«Zumarragako lehen bikinia gurasoen arropa-dendan erosi zuten»

«Merkataritza txikia gure belaunaldiarekin bukatuko dela iruditzen zait»

Nolatan erabaki duzu Beasainen denda irekitzea?
Une ona bizi dut eta hazteko gogoa nuen. 57 urte nituen eta ez nuen pena horrekin gelditu nahi. Saiatu egin nahi nuen. Lokalaren jabeak lagunak dira eta etxekoen eta langileen babesarekin, aurrera egitea erabaki nuen. Bakarrik ezingo nuke egin. Pixkana aurrera egiten ari gara. Beasaingo dendak etorkizuna duela uste dut. Ez dut uste hanka sartu dudanik. Zumarragan saltzen dugun genero berbera saltzen dut.

Nola ikusten duzu merkatari txikien etorkizuna?
Nire ustez, gure belaunaldiarekin bukatuko da. Gure kaleetan zenbat banatzaile dauden ikustea besterik ez dago. Horiek guztiek online saldutako produktuak banatzen dituzte. Baina jasangarritasunean sinisten badugu, herrietan erakusleihoak egotea nahi badugu… gure herriotan erosi behar dugu. Gipuzkoako herri guztietan sekulako dendak daude. Merkatariek sekulako ahalegina egiten dute. Sekulako inbertsioa egiten dute. Eta primerako zerbitzua eskaintzen dugu: pertsonalizatua, goxoa… Baina ez dago erreleborik. Jendeak beste lan ordutegi bat nahi du. Izan ere, merkatarion ordutegia gogorra da. Denda bat irekitzeak sekulako meritua du. Irekitzen diren denda gehienak gazteei zuzenduak daude eta adinean aurrera doazenek zailtasunak dituzte marka ezberdinetako arropa saltzen duten dendak aurkitzeko. Geroz eta halako denda gutxiago daude.

Egoera ez da erraza.
Ez da egoera erraza, ez. Jostunak aurkitzeko ere zailtasunak izango ditugu. Zenbat jostun daude? Jendeak ez ditu lan horiek nahi. Arropa konponketa zerbitzua eskaintzen dugu, baina ez dakit noiz arte eskaini ahal izango dugun. Pena handia ematen dit, pixkanaka denda txikiek eskaintzen zutena pikutara baitoa. Hornitzaile kopuruak ere behera egin du. 2008ko krisia, pandemia… Eskandinaviarrak eta alemaniarrak indartsu daude, baina hemengoen egoera gogorra da.

Zerbait gehiago aipatu nahi al duzu?
Aita omendu eta gure bezeroei eskerrak eman, besterik ez. Dendara sartzen denari erabateko errespetua zor diogula irakatsi zidan aitak. Eskerrak eman nahi dizkiet gure dendak zabalik jarraitzea posible egiten duten guztiei.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Alex Gonzalez izango da Urretxuko PSE-EEren alkategaia

2023/03/21
Urretxu
2

Mikel Lizarralde izango da Zumarragako bake epaile berria

2023/03/21
Zumarraga
3

Zumarragako Udalak eta aldundiak bizikletak elektrifikatuko dituzte, 50 euroren truke

2023/03/21
Zumarraga
4

Eitzako erreka aire librera atera eta ingurua urbanizatuko dute

2023/03/22
Zumarraga
5

Bertsolariak, finalerako prest

2023/03/22
Urretxu eta Zumarraga
6

Martxoan Bertsoako finala bertan behera geratu da

2023/03/24
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT