
Urretxuko lau bertsolarik parte hartuko dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken fasean: Maialen Akizuk, Uxue Fernandezek eta Amaia eta Mikel Iturriotz anai-arrebek.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan Urretxuko bost bertsolarik parte hartu dute: Antton eta Uxue Fernandez anai-arrebek, Maialen Akizuk eta Amaia eta Mikel Iturriotz anai-arrebek. Gai jartzaileen artean Irati Sanchez de Arevalo zumarragarra aritu da. Lehiaketak bi zati izan ditu orain arte. Lehenbizikoan, apirilaren 25etik maiatzaren 17ra arte, izena emandako 74 bertsolariek parte hartu zuten. Bigarren fasera 48 bertsolarik egin zuten aurrera. Beste zortzi saio izan ditu aldi horrek, maiatzaren 25etik ekainaren 2ra. Multzo horretatik 34 sailkatu dira udazkeneko Gipuzkoako Txapelketara (horien artean Akizu, Uxue Fernandez eta Mikel Iturriotz). Amaia Iturriotzek udazkeneko fasean abestuko du zuzenean, aurreko txapelketan finalerdietara iritsi zelako.