
Adin ezberdinetako herritarrek elkarrekin jolastu dute gaur arratsaldean Zumarragako Euskadi plazan. Herriko belaunaldi zaharrenen esperientziaz baliatuz, jolas ezberdinak probatu eta ikasteko aukera izan du adin tarte guztietako herritar orok. Gure-Txoko eta El Salvad0r jubilatu elkarteen eskutik, eta Zumarragako Udalaren laguntzarekin, partxisean, antzarrean, dominoan, tabatan, kaniketan, bolatan, sokasaltoan… jolastu dute.
Egitasmoaren helburua egun batez teknologia albo batera uztea eta adin ezberdinekoak elkartzea da. Ekimen hau Kutxa Fundazioak eta Arantzazulab-ek sustatzen duten Hitzetatik Ekintzetara egitasmoaren parte da. Proiektu berritzaile honek gizartea 2030 Agendara hurbildu nahi du, gizartean inpaktu positibo bat modu erraz eta erakargarrian eragiteko. Iaz gose eza (garapen jasangarrirako bigarren helburua) izan zuen jomugan proiektuak, eta aurten Hiri eta Komunitate Jasangarriak dira aztergai (garapen jasangarrirako hamaikagarren helburua).