
Gaur goizean Josiz Eguna ospatu dute Zumarragako udaletxeko arkupean, Julita mertzeriak eta herriko ehule talde batek antolatuta. Urteroko moduan, zozketa bat egin dute. Aurtengo irabazlea Nagore Arozena izan da. Josiz Eguna, kalean ehuntzeko nazioarteko eguna, munduko toki askotan ospatzen da.