![](https://www.otamotz.eus/site/files/2024/06/448217837_885857623577339_3175164102956265475_n.jpg)
Igandean Lurra dantza taldearen 44. Dantzari Txiki eguna ospatuko dute Urretxun. 12:00etan desfilea egingo dute. Pagoetatik abiatuko dira eta Gernikako Arbola plazan amaituko dute, 13:30ean. Arratsaldean, 17:30ean, dantza erakustaldia egingo dute Gernikako Arbola plazan. Lurra, Irrintzi, Korosti (Legazpi), Andra Mari (Galdakao), Oñatz (Oñati), Jeiki (Agurain) eta Itsasi (Azpeitia) taldeek parte hartuko dute.