
Pello Biain filosofia irakasle zumarragarrak pentsamendu kritikoa lantzeko saioak antolatu ditu. Helburua nork bere kasa pentsatzen ausartzea da. Lau saio Zumarragako kultur etxean izango dira: bihar (asteazkena), hilaren 19an eta uztailaren 10ean eta 17an, 19:00etatik 21:00etara. Beste bi saioak internetez izango dira: ekainaren 26an eta uztailaren 24an, ordu berean. Informazio gehiago nahi duenak, pello@ugleskola.eus helbide elektronikora idatzi dezake.