Mayi Mujikak G2H proba irabazi du, Arkaitz Elortzak 8. egin du proba berean eta Aitor Dionisiok 11. egin du Marimurumendi proban

Asteburu honetan Ehunmilak trilogiako hiru probak egin dira Beasainen. Urteroko moduan, Urretxuko eta Zumarragako korrikalariek ere parte hartu dute. Proba bukatu duten herritar guztien artean emakume bakarra dago, baina bere lana azpimarratzekoa izan da: Mayi Mujikak G2H proba irabazi du eta errekorra egin du, gainera.
Gizonezkoei dagokienez, Ehunmilak (171 kilometro) proba bukatu dutenen artean, ez dago herritarrik. G2H (90 kilometro) proba bukatu dutenen artean hamar herritar daude: Arkaitz Elortza Arrieta (8. postuan amaitu du), Andoni Jaka Alberdi (34), Igor Montes Garcia (98), Gorka Mendia Zufiaurre (120), Aitor Tobar Sanchez (137), Youssef El Bouanani Ouafa (197), Jon Mikel Mendia Zufiaurre (239), Manu Blanco Cascos (253), Kevin Lozano Caballero (263) eta Jon Ander Toledo Saralegi (319).
Marimurumendi (42 kilometro) proba, berriz, bost herritarrek egin dute: Aitor Dionisio Elias (11. postua), Manuel Somoza Pulido (49), Egoitz Asurabarrena Zipitria (58), Iñaki Oiartzabal Arizmendiarrieta (85) eta Aitor Martinez Baraiazarra (91).

Aitor Dionisio, helmugan.

Mayi Mujika, helmugan.