Zortzi herrialde ezberdinetatik Urretxura etorritako 15 lagunek parte hartu dute
Gaur eguerdian Urretxun Bizi Gara harrera eskolako diplomak banatu dituzte udaletxean. Harrera eskolal udalaren Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak antolatzen du, Urretxura heldu berriek herria eta bertako zerbitzuak ezagutu ditzaten.
Aurtengo edizioa hamaikagarrena izan da. 15 pertsona graduatu dira: Souad Kaddaf, Aliou Niang, Jose Luis Alzate, Jenny Granda, Jaren Infante, Andrea Henao, Yesenia Vasquez, Jamileth Melendez, Brayan Albino, Said Hayaoui, Ana Karina Juarez, Carlos Jose Lopez, Norma Rodriguez, Mariana Moldovan eta Luz Hellen. Graduatu direnen artean Kolonbia, Maroko, Kuba, Peru, Honduras, Senegal, Venezuela eta Errumaniatik etorritako urretxuarrak daude. Gazteenak 19 urte ditu eta zaharrenak 48. Bederatzi emakumezkoak dira eta sei gizonezkoak. Herria, bertako zerbitzuak eta euskal kultura ezagutu dituzte.
Lurraldeko eta kanpoko elkarte eta erakunde anitzekin lan egin dute eta eskerrak eman nahi dizkiete: SOS Arrazakeria, BidezBide, UGLE, Urretxu-Zumarraga Ikastola, Uggasa, Sasieta Mankomunitatea, Emakumeen Etxea, Gazte Bidean, Goiargi Abesbatza, Maite Aguado, Udal Euskaltegia, Helduentzako Hezkuntza Zerbitzua, Adinkide, Aspace, Ndank Ndank Elkartea, ELA, Osakidetza, Lanbide, Lenbur Fundazioa, Igartubeiti Baserria eta Urretxuko Udaleko sail ezberdinek (Gazteria, Kultura, Kirola, Gizarte Zerbitzuak…) parte hartu dute.