Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Euskara

"Atzetik datozenek euskaraz irakurtzen dudala ikustea nahi dut"

Urretxu

‘Argia’ aldizkariak Jesus Mari Kerejeta (Urretxu, 1946) omendu du, harpidedun gisa 50 urte bete dituelako. Kerejeta GOIERRIKO HITZA egunkariko harpideduna ere bada.

2025/02/14
Otamotz

Jesus Mari Kerejetaren etxean euskaraz egin da beti. Bere anai-arrebekin euskaraz hitz egin du beti eta seme-alabekin eta bilobekin ere bai. Kezkatuta ageri da, Urretxuko eta Zumarragako gazte askok ez dutelako euskaraz egiten. Duela 50 urte Zeruko Argia aldizkariko harpidedun egin zen. Oso gutxi dira horrenbeste urte daramatzatenak astero aldizkaria jasotzen. Hori dela eta, omenaldia egin zieten Argia sarien banaketa ekitaldian. Kerejeta bere seme Anderrekin joan zen omenaldira.

 ‘Atxunberri’ familian euskaldun peto-petoak zarete.

Gure etxean beti euskaraz hitz egin dugu. Erdaraz ez dugu sekula egiten. Ez semeek, ez alabak, ez errainek… Gure artean denok euskaraz egiten dugu. Eta Gabiriara joaten garenean, zer esanik ez. Emaztea Gabiriako Zantagoiti baserrikoa da. Oporrak Gabirian pasatzen genituen umeak txikiak zirenean eta han Urretxun eta Zumarragan baino errazagoa da euskaraz egitea. Baina anai-arrebon artean ere euskaraz hitz egiten dugu. Gure aita zenak justu-justu hitz egiten zuen erdaraz, garai hartan beste askok bezala. Bere lagun guztiak ere euskaldunak ziren: Estanis Larrañaga, Lazaro Segurola… Amak hobeto egiten zuen gaztelaniaz. Gurasoak Urretxura etorri zirenean, erdaldun gutxi zegoen oraindik Urretxun eta Zumarragan.

Izan ere, zure gurasoak ez ziren urretxuarrak jaiotzez.

Azpeititik etorri ziren. Aita (Manuel) Aratz-Erreka auzokoa zen eta ama (Lucia) Urrestilla auzokoa. Aita Atxunberri baserrikoa zen eta ama Lakute baserrikoa. Ezkondu eta Urretxura etorri ziren. Aitak lehengusu txiki bat zuen bertan. Hasieran Legazpiko Patrizio Etxeberria enpresan lan egin zuen eta ondoren Zumarragako Orbegozo enpresan. Urte asko eman zituen galdategian lanean. Anai-arrebok Urretxuko Iparragirre kaleko 17an jaio ginen. Zortzi anai-arreba ginen: Jose Antonio, Maria Lurdes, Maria Jesus, Jesus Mari, Iñaki, Juan Manuel, Kontxi eta Jose Mari. Denok bizi gara, bigarrena, Iruñean bizi zena, izan ezik.

Non lan egin zenuen?

1961ean Orbegozo fabrikan hasi nintzen lanean. 1970ean Orbegozo utzi eta Banco Central bankuan hasi nintzen lanean, Urretxuko bulegoan. Hispano Americano bankuarekin bat egin zutenean, Urretxuko bulegoa itxi egin zuten eta Zumarragakora bidali ninduten. 

Nolatan pasa zinen Orbegozotik bankura?

Bankuan lan egitea fabrikan lan egitea baino erosoagoa zelako. Fabrikan, garai hartan, goiz, arratsalde eta gauez lan egitea edo igandetan joatea suerta zitekeen.

Nolatan egin zinen ‘Argia’ aldizkariko harpidedun?

Elkar argitaletxeko Joseba Jakarekin hartu-emana nuen eta bere bitartez egin nintzen harpidedun. Garai hartan ez zen Argia, baizik eta Zeruko Argia. Kaputxinoek argitaratzen zuten. Asko kostatu zitzaidan euskaraz irakurtzera ohitzea. Egun, aldizkarian argitaratzen duten ia guztia irakurtzeko gai naiz. Harpidedun egin nintzen garaian euskaraz oso gutxi irakurtzen zen, ordea. Ez zegoen ia ezer irakurtzeko. Zeruko Argia eta Arantzazuko egutegia besterik ez. Gurasoek Arantzazuko egutegia urtero erosten zuten. Eta emaztearen baserrian ere bai. Orain ere badaukagu.

‘Argia’ aldizkariari esker alfabetatu zinen, beraz.

Hala da. Argia aldizkarian oso ondo idazten dute. Gainera, gaiak oso ondo lantzen dituzte. Gaiak ondo hartutakoak dira eta ondo garatzen dituzte. 

‘Argia’ aldizkariak sekulako bilakaera bizi izan du azken 50 urteetan eta zu bilakaera horren lekuko izan zara. Aldizkarian idazten duten guztien artean, ba al duzu kazetari kuttunik?

Denen testuak gustura irakurtzen ditut. Historiari buruzko testuak bereziki gustura irakurtzen ditut. Bestalde, kolaboratzaile batzuk ere oso gustuko ditut: Iñaki Murua, Karmelo Landa…

Etxean jasotako ale guztiak gordeta al dituzu?

Gordeta izan nituen, baina bota egin nituen. Izan ere, egun, argiratutako guztia telefono mugikorrean irakurri daiteke. 50 urte hauetan jasotako aldizkari guztiak gordeta izango banitu, Diogenesen sindromea dudala pentsatuko lukete!

Esan bezala, egun mugikorrean edo ordenagailuan irakurri daiteke, baina zuk papera nahiago duzu.

Atzetik datozenek euskaraz irakurtzen dudala ikustea nahi dut. Seme-alabek eta bilobek ez didate sekula gaztelaniaz egin.

GOIERRIKO HITZA egunkariko harpideduna ere bazara. Hasieratik, gainera.

Hala da. Goierriko Hitza egunero irakurtzen dut. 

Euskal idazleen nobelak irakurtzen al dituzu?

Lehen nobelak ere irakurtzen nituen, baina egun ez dut denborarik. Izan ere, Argia aldizkariaz eta Goierriko Hitza egunkariaz gain, Gara egunkaria irakurtzen dut. Egunero ordu eta erdi inguru ematen dut Gara irakurtzen. Hor ere euskarazko testu asko argitaratzen dituzte. 

Nola ikusten duzu euskara Urretxu eta Zumarragan?

Gazte asko gaztelaniaz entzuten ditut. Euskaraz ba al dakiten galdetzen diet eta baietz esaten didate. Tarteka kuadrillaren bat euskaraz entzuten duzu, baina gehienek gaztelaniaz egiten dute. Nire ustez, 30 urtetik gorakoek gehiago hitz egiten dute euskaraz 30 urtetik beherakoek baino. Nire bi semeen kuadrilletan euskaraz egiten dute. Hemen gaztelaniaz egiten duten gazte horiek guztiak Azkoitian eta Azpeitian biziko balira, euskaraz egingo lukete. Urretxun eta Zumarragan euskaraz horren jende gutxik hitz egitea tristea iruditzen zait. Euskaraz dakitela jakinda, gainera. Tabernetako zerbitzari guztiek euskaraz dakite eta euskaraz erantzuten dizute, baina gero gaztelaniaz jarraitzen dute.

Zortzi anai-arrebak, gurasoekin. Jesus Mari ezkerrekoa da.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
6

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT