
Goierri xake taldeak Bigarren Mailara igotzeko jokatuko du larunbatean Eibarren. Gipuzkoako txapelketako bederatziagarren jardunaldia, azkena, jokatuko du eta irabazten badu Bigarren Mailara igoko da. Goierri bere taldeko liderra da. Bigarren Azkoitiko Kakute da, puntu erdira.
Larunbatean irabaztea lortzen ez badute, hilaren 22an beste taldeko bigarrenaren aurka jokatuko dute, partida bakarrera. Bi taldeetako bigarrenen arteko partida irabazten duena ere Bigarren Mailara igoko da.
Goierri xake taldea Ketxus Amenabar, Juanjo Muñoz, Pablo Arraiza (kapitaina), Oier Luqui, Iñaki Vicente de Vera, Carlos Legaristi, Javier Osinaga, Diego Bilbao eta Rufino Marcok osatzen dute.