Aurtengo azken saioa larunbat arratsaldean izango da, Goierri elkartean

Larunbatean Sukaldanitzak ekimeneko azken saioa egingo dute Goierri Elkartean. Oraingoan, ramadan garaian gaudenez, jatorri ezberdinetako bizilagunak elkartzen dituen sukaldaritza tailerra arratsaldez egingo da eta Urretxuko pertsona musulmanek partekatuko dituzte errezeta gazi eta gozoak. Iluntzean baraualdia elkarrekin hausteko, Senegal, Maroko, Sahara eta Pakistanen prestatzen diren jakiak kozinatuko dituzte.
Argazkian ikusten den bezala, 2025eko edizioan parte hartze handia izan da. Saio guztietan plazak agortu egin dira. Familia giro ederrean aritu dira eta zaintza partekatu dute.