Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Ekonomia

Merkatariek azoka egingo dute igandean Zumarragan, udaberriari ongi etorria emateko

Urretxu eta Zumarraga

Lehenengoz, Bi-Tarteaneko sei bazkidek beraien dendei buruzko hitzaldiak emango dituzte

2025/03/13
Otamotz

Urretxu eta Zumarragako Bi-Tartean merkatari elkarteak 3, 2, 1… Udaberria! Berritu, loratu eta aurrera! kanpaina antolatu du udaberriari ongi etorria emateko. Igandean, 10:00etatik 15:00etara, azoka egingo dute Zumarragako plazan. Astelehenetik aurrera 50 euroko erosketa 40 euroan egiteko bonuak salduko dituzte.

Bi-Tartean elkarteak udaberriaz gozatzen lagundu nahi die herritarrei. Horretarako, igandean Kaixo Udaberria azoka egingo dute Zumarragako plazan (baserritarren gunean). Bi herriotako 11 dendek beste horrenbeste postu jarriko dituzte. Titare mertzeriak, Itxura estilistak, Kotoi paper-dendak, Stylo Gorane Dominguez arropa-denda eta ile-apaindegiak, Polita Family Concept Store haurrentzako dendak, Julita mertzeriak, Quo estetika zentroak, Oskarbi zapata-dendak, Alex Kirolak kirol-dendak, Mentxu y Yone haurrentzako arropa dendak eta Xarmanki estetika zentroak parte hartuko dute. Gainera, Aspaceko kideek saskigintza tailerra eskainiko dute. Kuttun lentzeriak dendan bertan parte hartuko du.

Berritasun gisa, Bi-Tartean espazioa sortuko da. Bertan hurbileko eskaintzaren ahotsa entzuteko aukera egongo da. Herriko zenbait merkatarik, eskaintzen dituzten zerbitzuen eta esperientzien berri emango dute eta ideiak eta aholkuak eskainiko dituzte 11:30etik aurrera.

Bi-Tartean espazioan sei dendek parte hartuko dute: Belarzain belar-denda,  Natalietta arropa-denda, Itxura estilistak, Kotoi paper-denda, Polita eta ATA harategia. Belarzainekoek, Asier Arregi ingeniari eta geobiologoarekin elkarlanean, elektronmagnetismoari eta zaintzari buruz arituko dira. Inguruan eta bereziki gure etxeetan sartzen zaigun kutsadura elektromagnetikoa zer den, gure biologian zenbaterainoko eragina duen eta gailuen erabilera murriztu gabe uhin hauen kaltea murrizteko zer egin dezakegun azalduko dute.

Nataliettako Natalia Mora-Gilek, berriz, udaberriko koloreei buruz hitz egingo du: zeintzuk diren eta nola konbinatu euren artean eta guk armairuan ditugun koloreekin. Itxura ile-apaindegiko Nagore Prieto eta Mentxu Rodriguezek orrazkera ezberdinak erakutsiko dituzte eta beraien eskaintzaren berri emango dute.

Kotoi paper-dendako Sandra Rodriguezek eskulan tailerren balioaren inguruan hitz egingo du. Horretaz gain, bere denadren plan berria ezagutzera emango du. Besteak beste, urtebetetzea Kotoien ospatzeko aukera eskainiko du.

Polita Family Concept Storeko Sheila Rodriguezek, Sandraren ahizpak, ez gehiago baizik eta hobeto erosteko aukerez hitz egingo du. Haurrentzako udaberriko kapsula armairuaren berri emango du: nola sortu milaka aukera prenda gutxirekin, poltsikoari eta jasangarritasunari erreparatuz. Hobeto aukeratzeko teknikak emango ditu ezagutzera.

Azken hitzadia ATA harategi eta urdaitegiko Juanjo Aranburuk emango du, bi ekoizlerekin batera. Bi ekoizle horiek Gabiriako Baztarrika gaztandegiko Asier Osinalde eta Itsasoko Hariztizabal baserriko Itsaso Olabide okina dira. Hitzaldiak 11.30ean hasiko dira eta bakoitzak 20-30 minuntuko iraupena izango du.

Merkatariek, beraien produktuak saldu eta hitzaldiak emateaz gain, sariak banatuko dituzte. Egunean zehar egiten diren erosketen artean 100 euroko erosketa  baleak zozkatuko dira. Gainera, lehenengo 100 erosketek saria izango dute: erosketak eta aisialdia bikote polita direla azaleratzeko, azokan erosketak egiten dituzten lehen 100 pertsonek Bi-Tarteaneko bazkide diren Hirukia eta Arkupe tabernetan pintxo baten truke aldatzeko tiketak eskuratuko dituzte.

Astelehenetik aurrera ere udaberriaren ailegaera ospatuko dute Urretxu eta Zumarragako merkatariek. Bi-Tartean elkarteko dendetara hurbiltzen direnei udaberriaz gozatzen lagunduko diete. Horretarako, udaberriko produktuak eskaintzeaz gain, Kaixo Udaberria bonuak salgai jarriko dituzte. Bonu horiek eskuratzen dituzttenek (40 euro balio dute), denboraldi berriko produktuen erosketetan 40 euro ordainduko dute 50 euroko erosketengatik. Bonu kanpaina astelehenean hasiko da eta apirilaren 17an amaitu.

Bonuak Bi-Tartean merkatari elkartearen bulegoan salduko dituzte, astelehenetik aurrera, agortu arte: astelehen, asteazken, ostegun eta ostiralean 09:00etatik 17:00etara eta asteartetan 09:00etatik 19:00etara. DNI bakoitzeko bonu bat salduko dute eta pertsona bakoitzak lau DNI aurkeztu ahal izango ditu gehienez.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Jolasak, bazkaria eta erromeria Lurra dantza taldearen 60. urteurrena ospatzeko

2025/06/21
Urretxu eta Zumarraga
2

Ainhoa Barbarin urretxuarra baldintzapeko askatasunean geratu da, 23 urteren ondoren

2025/06/20
Urretxu
3

No limits, RMF, BPG eta EMTF taldeak Zumarragako herri olinpiadetako finalean

2025/06/21
Urretxu eta Zumarraga
4

Fina Salegi: Euskadiko Filmategiak zaharberritu behar dituen hiru filmetan lan egin zuen urretxuarra

2025/06/24
Urretxu
5

Santa Barbarako eserleku erraldoiak haurren kalitate kontrola pasa du

2025/06/20
Urretxu eta Zumarraga
6

Urolako jokalariek datorren denboraldiko ekipazioa aurkeztu dute

2025/06/20
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT