Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Euskara

Kirol elkarteetan euskara sustatzeko plana aurkeztu du Mankomunitateak

Urretxu eta Zumarraga

Euskara mikroplanak, pilulak eta kirol mahaia izango dira erremintak

2025/04/01
Otamotz

Urola Garaia udal elkarteak kirol elkarteetan euskararen erabilera areagotzeko egitasmoa aurkeztu du. Jauzi kualitatibotik esku hartzera du izena.

Aurkezpen ekitaldia astelehenean izan zen Urretxuko udaletxean. Ekitaldian Jon Luqui Albisua Urola Garaiko Mankomunitateko lehendakariak, Mikel Perez Gonzalez EMUN Kooperatiba Elkarteko teknikari eta proiektuaren arduradunak, Josu Idigoras Egia Zumarragako Udaleko Euskara zinegotziak, Edurne Matias Gaztañaga Legazpiko Udaleko Euskara zinegotziak, Alex Gonzalez Duque Urretxuko Udaleko Euskara zinegotziak eta Itziar Etxezarreta Arakistain Ezkio-Itsasoko Euskara zinegotziak parte hartu zuten.

Luquik eta Perezek hartu zuten hitza. Luquik Kirolean Euskaraz egitasmoaren barruan 2019tik  gaurdaino eman diren pausoak gogoratu zituen. «Urola Garaia Mankomunitate mailan, 2019an gure herrietako kirol elkarte eta udal kirol zerbitzuak aztertzen hasi ginen, 16 urtez azpikoen entrenamenduetan. Hori horrela, 2020an Urola Garaian euskaraz entrenatzen duten taldeen katalogoa argitaratu genuen elkarte eta entrenatzaile horien lana balioan jartzeko. 2022an bigarren katalogo bat argitaratu genuen Goierriko Hedabideen laguntzarekin, elkarte horietako batzuen esperientziak bilduz eta gehigarri polit bat osatuz. Gehigarri hori, Urola Garaiko etxe guztietako buzoietan sartu genuen».

Hurrengo urtean, katalogoaz gain, bideoak egin zituzten. «Hori gutxi ez, eta 2023an 2022-2023 denboraldiko katalogoa ateratzeaz gain, horien zabalkunderako sei bideo labur grabatu eta zabaldu genituen gure herrietako kirol elkarteen laguntzaz Euskara erdiratu! lelopean. Azken diagnostiko horren arabera, 16 urtez azpikoekin lan egiten duten 18 kirol elkarteetatik, bost soilik ziren euren entrenamendu guztiak euskaraz eskaintzen ez zituztenak. Baina bost horiek Urola Garaiko kirol elkarte handienak ziren: saskibaloia, eskubaloia eta futbola lantzen dituztenak».

Gauzak horrela, nahikoa diagnostiko kuantitatibo bazituztela eta, 2024ko uztailean Jauzi kualitatiboa! iragarri zuten 2024-2025 denboraldirako. «Ikerketa kualitatiboa egiteaz gain, diru-laguntza lerro berri bat onartu genuen hiru udaletan euren kirol formazioa euskaraz jasotzen zuten klub eta norbanakoentzat (%100eraino). Horrekin batera, euskararen inguruko iritziak eta diskurtsoak ere jaso nahi genituen eta hainbat elkarrizketa burutu ditugu udazken-negu honetan, baita balorazio horiek elkarteekin kontrastatu eta txukun bildurik itzuli ere».

Plana

Horrekin guztiarekin, hurrengo pausoa emateko moduan daude. «Azken diagnostiko kualitatibo horretan, elkarte batzuek elkartean kontzientziazioa pizteko plana diseinatu eta aurrera eramateko baliabideak eskatzen zizkiguten eta orain baliabideak eta planak eskaintzen hasteko moduan gara. Eskerrak eman nahi dizkiegu kirol elkarte guztiei erakutsi duten prestutasunarengatik, zeren eurek gabe ezin izango genukeen aurrera begira planteatzen ari garen esku-hartzerik proposatu».

Esku-hartzearen berri Perezek eman zuen. «Nonbaitetik hasi behar dugunez, 16 urtez azpiko entrenamenduetan dugu zehaztuta egitasmoko fokua. 16 urtez azpiko haurrekin eta gazteekin eskolaz kanpoko gune babestua eraiki asmoz, gaur aurkezten ari garen egitasmoa burutuko dugu datozen urte bukaerara arte. Azken urteetan egin ditugun diagnostikoetatik ikasi duguna da datorrenaren elikagai».

Ardatzak

Egitasmoak hiru ardatz izango ditu: euskara mikroplanak hiru klubetan (Goierri saskibaloia eta Ilintxa eta Urola futbol taldeak), kirol mahaia eta kirol elkarteentzako pilulak. «Euskara mikroplana elkarte batean euskararen erabilera kudeatzeko tresna da: urrats, erabaki eta ekintza multzo bat. 16 urtez azpiko entrenamenduetan jarriko dugu fokua hortik hastea erabaki dugulako, baina ahaztu barik kirola ez dela bakarrik 16 urtez azpikoen artean gertatzen. Mikroplanekin ere antzekoa gertatzen zaigu: mikroplanak hiru klubekin egingo ditugula esatea baino egokiagoa da hiru klubekin hasiko ditugula esatea. Hiru klub horietan ikasitakoak, bizitakoak… gainerako elkarteekin partekatzeko espazioa egongo da: kirol mahaia».

Pilulak, berriz, kirol elkarteentzako mezu laburrak izango dira. «Entretenitzeko, pentsatzeko, haserretzeko, barre egiteko, kirolzaleen artean partekatzeko… mezu laburrak. Pilula hilabetean behin bidaliko dugu. Irudiak, zenbakiak edo letrak izango dira, edozer».

Konpromisoa

Egitasmo hau aurrera ateratzeko, kirol elkarteen konpromisoa ezinbestekoa da. «Mikroplanetan parte hartuko duten klubek solaskide bat edo bi izendatuko dituzte aholkularitza teknikoarekin batera mikroplanak aurrera eramateko. Lan metodologia, tenpusak eta lan karga malguak izango dira eta aholkularitzaren eta solaskideen arteko elkarlanean oinarrituko dira. Bestalde, kirol elkarte guztiek pilulak jasoko dituzte eta asko eskertuko genuke horiei begiratua ematea eta norbere elkartean zabaltzea. Kirol mahaiaren kasuan, urteko bi deialditara hurbiltzeko gonbidapena egiten diegu elkarte guztiei».

Trukean, elkarlanean aritzeko momentu eta espazioak, eskolatik kanpo euskara erabiltzeko espazioak, adostasun eta errespetuan oinarritutako arauak eta talde identitatea sendotzeko aukera jasoko dituzte.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
5

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT