
Zumarragako Udalak autozainketa saioak antolatu ditu. Guztiak Zelai Arizti kultur etxean izango dira, 18:00etatik 20:00etara. Lehenengoa atzo izan zen. Hurrengoa, emozioei buruzkoa, maiatzaren 15ean izango da. Ekainaren 12an autoestimuari buruz arituko dira, irailaren 18an autoezagutzari buruz, urriaren 16an pentsamendu hausnarkariez, azaroaren 13an arazoei aurre egiteaz eta abenduaren 11n antsietateaz. Autozainketa funtsezkoa da emozioak kudeatzeko ekimenaren formatzailea Saioa Garmendia da.