
Urretxu eta Zumarragako haurrek udaleku irekiez gozatu ahal izango dute aurten ere. Opor garaian aisialdia modu dibertigarri, hezitzaile eta aberatsean eta euskaraz disfrutatzeko aukera izango dute. Udaleku irekiak 2024/2025 ikasturteko HH5 ETA LH5 mailen arteko (biak barne) haurrei zuzenduak daude. Uztailaren 7an hasiko dira eta uztailaren 23an amaitu. Astelehenetik ostiralera arituko dira, 10:00etatik 13:00etara. Partaideei aldez aurretik jakinaraziko zaie euren topalekua.
Izena emateko epea maiatzaren 12an irekiko da. Hilaren 27a izango da izena emateko azken eguna. Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean (10:00etatik 13:00etara) edo Urretxuko Aizpurunea kultur etxean (17:00etatik 20:00etara) eman daiteke izena. Izen emate orria eta Osakidetzaren txartelaren fotokopia eraman behar dira. Tasa 36 eurokoa da. Eskaera orrian adierazitako kontu korrontearen bitartez kobratuko da. Zumarragako Udalaren kasuan, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten familiek 100%eko hobaria izango dute.
Izen ematea bi udalen wegbuneetan egin daiteke, baina behin-betiko izen ematea egiteko beharrezkoa da bi kultur etxeetako batetik pasatzea, Osakidetzako txartelaren fotokopia eramatera eta izen emate orria sinatzera. 310 leku daude. Izen ematearen ordena jarraituko da, leku guztiak bete arte.