Dagoeneko ia 700 urretxu-zumarragarrek eman dute izena Euskaraldian. Oraindik izena eman ez dutenek,
hemen egin dezakete. Aurten gainera, izen-ematean
hikaldian parte hartzeko aukera izango da. Hikaldian parte hartu nahi dutenen txapari H bat erantsi zaio. Hikaldian parte hartzeko ez da ezinbestekoa hika jakitea! H horrekin besteek zuri hika egiteko gonbidapena luzatzen diezu. Euskaraldiko txapak Urretxu eta Zumarragako kultur etxeetan jaso ahalko dira dagoeneko, euren ohiko ordutegietan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide