
Haritz Berasategi zenaren lagunek Aitxitxe Fest jaialdia antolatu dute bere oroimenez. Maiatzaren 31n izango da, gaztetxean. Bazkaria eta musika izango dira. Herritarrak parte hartzera gonbidatu dituzte.
14:30ean bazkaria egingo dute. Tiketak Apatxe, Osaba eta Abenida tabernetan jarri dituzte salgai, 10 euroan. Ondoren, 18:00etan, bertsio festa egingo dute. Nahi duten herritar guztiek parte har dezakete. Agertokian bateria bat, baxu anplifikagailu bat eta bi gitarra anplifikagailu egongo dira denen eskura eta gainontzeko instrumentuak norberak eraman beharko ditu: gitarra, baxua, txistua, trikitixa, txirula, pianoa, sintetizagailua… Edozein estilo eta garaitako bertsioak onartzen dira. Talde bakoitzak hiru bertsio jo ahal izango ditu gehienez eta aurretik izena eman behar da aitxitxefest@proton.me helbidera mezu bat idatziz.
Afaltzeko aukera ere egongo da.