Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Mentxu y Yone dendak eta Urretxuko Kontsumo Bulegoak Eusko Jaurlaritzaren sariak irabazi dituzte

Zumarraga
2026/06/26
Otamotz

Atzo Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Euskadi sariak banatu ziren Donostiako San Telmo museoan. Aurten 50 urte beteko dituen Zumarragako Mentxu y Yone denda eta Urretxuko Kontsumo Informaziorako Udal Bulegoa saritu dituzte, besteak beste. Ekitaldian Arakama-Munitxa familiako hiru belaunaldiek eta Jon Luqui Urertxuko alkateak parte hartu zuten.

Agintariak ere bertan izan ziren, noski: Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua, Clara Navas Turismoko zuzendaria, Izaskun Gomez Merkataritzako zuzendaria eta Ana Sanchez Kontsumobideko zuzendaria. Sari hauek Euskadirentzat estrategikoak diren esparru horiei lotutako profesionalen, enpresen eta erakundeen ibilbidea, konpromisoa eta jardunbide egokiak aitortzen dituzte.

Ekitaldian, sailburuak zoriondu egin zituen saritutako pertsonak eta erakundeak, eta nabarmendu zuen herrialdearen garapen ekonomiko eta sozialean egunero laguntzen duen sektore oso baten “ilusioa, profesionaltasuna eta konpromisoa” ordezkatzen dutela.

Bestetik, ekitaldiak balio izan zuen hurbileko merkataritzaren lana eta herri eta hirien kohesio ekonomiko eta sozialean duen zeregina nabarmentzeko. Hurtadok gogorarazi zuenez, merkataritzak 134.000 lanpostu baino gehiago sortzen ditu Euskadin, BPGaren % 11 da, eta funtsezko elementua da hiriko bizitzarako.

Era berean, kontsumitzaileen eskubideen defentsarekin, enpresa-jardunbide egokien sustapenarekin eta kontsumoaren arloko interes publikoko informazioaren zabalkundearekin lotutako erakunde eta profesionalen lana saritu zen. Sailburuak gogorarazi zuen Kontsumobidek 41.000 kontsulta eta 27.000 erreklamazio baino gehiago kudeatu zituela 2025ean, eta zifra horrek kontsumo ohituren bilakaera eta herritarrek beren eskubideei buruz duten kontzientziazio handiagoa islatzen dituela.

Sailburuak bere hitzaldian azpimarratu zuenez, turismoa eta merkataritza EAEko BPGaren %18 inguru dira, eta enpleguaren %25 inguru sortzen dute, jarduera horiei zuzenean lotutako 240.000 familia baino gehiagorekin. “Sari hauek profesional gutxi batzuk aitortzen dituzte, baina egunero Euskadi lehiakorragoa, jasangarriagoa eta kohesionatuagoa eraikitzen laguntzen duten milaka pertsonaren lana sinbolizatzen dute”, adierazi zuen.

  • Aurtengo edizioan, Turismoaren arloan, Santxotena Tailer Museoa saritu dute Ibilbidea Sariarekin, Ocean Tours Hondarribia Ekintzailetza Sariarekin eta Gorbeia Helmuga Turistikoa Helmuga Arduratsua eta Jasangarria Sariarekin.
  • Merkataritza kategorian, honako hauek jaso dituzte sariak: Fernandez Terreros harategia, Ibilbidea Saria; Erase una vez, Ekintzailetza Saria; eta Bilbaodendak, Merkataritzako Eremuak Dinamizatzeko Saria.
  • Kontsumoaren arloan, Urola Garaia Mankomunitateko Urretxuko KIUBak (Kontsumo Informaziorako Udal Bulegoak) Kontsumitzailea Saria jaso du, SOILIK, S. Coop.ek Jardunbide Egokiak Saria eta Consuma Crudeza Komunikazioa Saria.
  • Sari Bereziak ere banatu dira: Ilunion Hotels, Turismo kategorian; Mentxu y Yone, Merkataritzan; eta Telmo Lazkano, Kontsumoan.
  • Era berean, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren Sari Berezia Petritegi sagardotegiari eman zaio, Euskadiko turismoaren, merkataritzaren eta kontsumoaren sektoreak garatzen eta sustatzen laguntzeagatik.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Urretxuko Udalak bertan behera utzi ditu San Joan jaietako ospakizunak, muturreko beroaldia dela eta

2026/06/22
Urretxu
2

800 guardasol jarriko dituzte eguzkitik babesteko

2026/06/23
Urretxu eta Zumarraga
3

San Joan festa beroak eta tristeak

2026/06/24
Urretxu
4

"Bagenekien igotzea oso garrantzitsua dela, baina lortu arte ez dugu ikusi egindakoaren ondorioa: zer nolako oihartzuna duen, jendeak nola bizi duen..."

2026/06/24
Urretxu
5

Zumarragako San Joan sua eta bere inguruko ekitaldiak bertan behera gelditu dira, alerta gorria dela eta

2026/06/22
Zumarraga
6

Jokin Gabilondo futbolari urretxuarra, Lehen Mailara Malaga taldearekin

2026/06/22
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT