Larunbatean euskal sukaldaritza eta mundukoa batzen dituen Sukaldanitzak egitasmoko bigarren saioa egin zuten, Urretxuko Udalak antolatuta. Ramadan garaian gaudenez, arratsaldez elkartu ziren. Pakistaneko karahi oilaskoa jan zuten, arrozaren eta txapati ogiarekin. Senegaleko bissap edaria eta thiakry postrea (jogurt eta artatxikiz eginda) ere probatu zituzten, tea eta datilak lagun.
Hurrengo saioa martxoaren 14an izango da, hori ere arratsaldez. Azkena, martxoaren 28koa, goizez egingo da. Beti bezala, parte hartzaileak Goierri kirol elkartearen egoitzan elkartuko dira. Erosketak egin ondoren, elkarrekin kozinatuko dute. Amaieran, elkarrekin prestatutakoa elkarrekin dastatuko dute, familia giroan. Geroz eta jende gehiagok parte hartzen du.
Parte hartu nahi dutenek 693 900 568 zenbakira deitu behar dute edo aniztasuna@urretxu.eus helbide elektronikora idatzi. Tokiak mugatuak dira.
