Urolako Trena Maratoia probara etorritako kenyarrek atletismo klubeko haurrekin entrenatu dute gaur. Areizaga-Kalebarren plazan elkartu dira. Solasaldia egin dute eta ondoren korrika egitera joan dira. Kenyarrek aste batzuk gehiago emango dituzte gure artean, martxoaren 21ean Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian parte hartuko baitute.

