Datorren ikasturterako orientazioa emateko asmoz, UGLE Eskolak ate irekien jardunaldiak antolatu ditu datorren asterako. Hiru egunez, ikastetxeak bere ateak zabalduko ditu lan metodologia, punta-puntako teknologiaz hornitutako tailerrak eta egungo lan merkatuaren beharretara egokitutako prestakuntza eskaintza erakusteko.
Saioak prestakuntza mailaren arabera banatuko dira, guztiak 17:30ean hasita:
-
Apirilak 21, asteartea: Erdi Mailako Graduak. (Mekanizazioa / Mantentze Elektromekanikoa).
-
Apirilak 22, asteazkena: Goi Mailako Graduak. (Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa / Mekatronika Industriala / Ortoprotesi eta Laguntza Produktuak / Automatizazioa eta Robotika Industriala).
-
Apirilak 23, osteguna: Oinarrizko Graduak. (Soldaketa / Merkatal Zerbitzuak).
Arreta pertsonalizatua bermatzeko eta aretoen edukiera egokiro kudeatzeko, eskolak aldez aurretik izena ematea gomendatzen du. Familiek webgunean dagoen formularioaren bidez eman dezakete izena: www.ugleskola.eus.
