Lurra dantza taldeak Lurra Eguna ospatuko du maiatzaren 9an, Dantzan dagoen herria ez da inoiz hilko! lemapean. 12:00etan haurrentzako jolasak izango dira herrian zehar. 14:30ean bazkaria egingo dute Pagoeta gune soziokulturalean. Helduen menuak 25 euro balio du eta haurrenak 15. Ondoren, 17:30ean, Gauargi taldearekin erromeria egingo dute.
