Goierri garaiko herriak eta Antzuola hartzen dituen eremuari buruzko segurtasuna jorratzea izan du helburu. Udaletako ordezkariek eta gizarte, ekonomia eta enpresa arloetako eragilek partu hartu dute, eta Bingen Zupiria sailburua eta Eider Mendoza Diputatu nagusia ere bertan izan dira.
Basque Segurtasun Foroak bilera egin du gaur arratsaldean Zumarragan. Bertan, Goierri garaiko segurtasunaren egoera aztertu dute udal ordezkariek Zumarragako bertako, Urretxuko, Legazpiko, Ezkio-Itsasoko eta Antzuolako gizarte, ekonomia eta beste erakundeetako eragileek, diagnosiak, esperientziak eta proposamenak jasotzera bideratutako parte-hartze dinamikaren bidez.
Topaketan esperientziak elkartrukatzeko aukera izan dute bertaratutakoek, eremuko segurtasuna indartzeko asmoarekin. Ildo horretan, segurtasunaren ikuspegi zabala landu dute, eta esparru polizial hutsa gaindituz, prebentzioa, larrialdiak, trafikoa edo ingurune naturala ere jorratu dituzte. Larrialdien kudeaketa, ziber delinkuentzia, emakumeen aurkako indarkeria, bide segurtasuna, drogen kontsumoa eta klima-aldaketak ingurumenean duen eragina izan dira landu dituzten gaietako batzuk.
Bileran Segurtasuneko sailburu Bingen Zupiriak eta Gipuzkoako diputatu nagusi Eider Mendozak ere parte hartu dute, baita Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta eskualdeko udalen beste ordezkari batzuek, Ertzaintzako agenteek eta udaltzainek ere. Halaber, Goierri garaiko gizarte, hezkuntza eta enpresa arloetako eragileek ere parte hartu dute. Horrek aukera eman du azterketa ikuspegi ezberdinetatik aberasteko.
Parte-hartze prozesua Euskadi osoan
Gaurkoa Basque Segurtasun Foroaren 23. hirugarren bilera izan da. Aurretik Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako Uribe Kostan, Urola Erdian, Gasteizen, Ibaizabalen, Bidasoan, Mungialdean, Goierrin, Debagoienan, Meatzaldean, Arabako Errioxan eta Arabako Mendialdean, Oarsoaldean, Bilbon, Aiaraldean, Urola Kostan, Lea-Artibain, Ezkerraldean, Debabarrenean eta Enkarterrin egin dira saioak.
Basque Segurtasun Foroa parte hartze prozesu bat da, segurtasunari buruzko diagnostiko partekatu bat ikuspegi integral batetik eraikitzeko. Prozesu horretan, hainbat erakundek, entitatek eta eragilek topagune bat izango dute kezkatzen dituen segurtasunarekin lotutako gaiak lantzeko: herritarren segurtasuna, larrialdi klimatikoa, mugikortasuna, ekitaldi handiak, zibersegurtasuna, larrialdiak
Basque Segurtasun Foroaren hurrengo bilera, apirilaren 21ean egingo da, Gernika-Lumon (Bizkaia)
