Urretxu eta Zumarragako EH Bilduk hilabetero hitzaldi bat antolatzen du. Oraingoan munduaren egoerari buruzkoa egingo du. Mundua sutan dago eta gu herri ukatu (txiki) bat gara du izenburua. Bihar (asteazkena) izango da, 19:00tan Bilgunean.
Hitzaldi horretan geopolitikoki bizitzen ari garen egoera aztertuko da. Ukrainako inbasioa, Gazako genozidioa edota Iranen aurkako erasoa landuko dituzte, German Setien EH Bilduren nazioarteko politika eta harremanen taldeko koordinatzailearekin. Horrez gain, Euskal Herria herri gisa guzti honetan nola kokatzen den eta gerra hauek gure herrian zer ondorio izaten ari diren hausnartuko dute. Dinamizazio lanetan Julen Azpeitia zinegotzia arituko da.
