Zumarragak TVEren El Grand Prix del Verano telebista saioan parte hartuko du. Saiora publiko gisa bertaratzeko tokiak gaur zozkatuko dira, 13:00etan, Zumarragako udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Ekitaldia publikoa izango da. Beraz, nahi duen edonor joan ahal izango da eta zozketaren garapena ikusi.
Zozketa egiteko, bola bat aterako da zenbaki batekin, hautatutako pertsonen zerrendaren hasiera markatuko duena. Zenbaki horretatik aurrerakoak saiora joateko aukera izango dute.
Zoenbaki saritu bakoitzak bi pertsona bertaratzeko eskubidea ematen du. Gaur bertan jakinaraziko da zenbat plaza zozkatuko diren guztira.
Grabazioaren data eta ordutegia zuzenean jakinaraziko zaizkie telefonoz zozketan saritutako pertsonei. Zozketan saritutakoren bat grabazio egunera bertaratu ezin bada edo azkenean joan nahi ez badu, zerrendarekin jarraituko da plaza guztiak bete arte.
