Zumarragak TVEren El Grand Prix del Verano telebista saioan parte hartuko du. Saiora publiko gisa bertaratzeko tokiak gaur zozkatu dira, Zumarragako udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Ekitaldia publikoa izan da. 6 zenbakidun bola bat atera dute. Hala 6tik 23rako zenbakiak dituztenak, bi horiek barne, saioaren grabaketa ikustera joango dira Madrilera. Udalak autobusa jarriko du.
Grabazioaren data eta ordutegia zuzenean jakinaraziko zaizkie telefonoz zozketan saritutako pertsonei. Zozketan saritutakoren bat grabazio egunera bertaratu ezin bada edo azkenean joan nahi ez badu, zerrendarekin jarraituko da plaza guztiak bete arte.

