Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Erakusketa zaparrada

Urretxu eta Zumarraga

Zelai Arizti aretoan argi jokoen argazkiak ikus daitezke eta Juan de Lizarazu aretoan zuri-beltzezko argazkiak. Gainera, apirilaren amaieran taila lanak ikusgai jarriko dituzte Zumarragan.

2026/04/21
Otamotz

Realzaleak ez direnak sekulako zaparrada pairatzen ari dira azken egunotan, baina bestelako zaparradarik ere bada Urretxun eta Zumarragan: erakusketa zaparrada, hain zuzen ere. Zelai Arizti kultur etxean argi jokoen argazkiak ikus daitezke eta Juan de Lizarazu aretoan zuri-beltzezko argazkiak. Gainera, apirilaren amaieran taila erakusketa inauguratuko dute Zelai Ariztin.

Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean Lords of Light Team erakusketa muntatu du izen bereko taldeak. Talde horretako kideek gauez ateratzen dituzte argazkiak, argi artifizialarekin: koloretako linternak, sua, bazar batean erositako argidun ezpata bat, beraiek egindako tramankuluak (led argidun tira bat bizikleta baten gurpilari itsatsi, adibidez)… Argi horrekin efektu ikusgarriak lortzen dituzte.

Taldea Carlos Arruti irundarrak, Xabier Mendez beasaindarrak, Ane Zaitegi hernaniarrak eta Juanjo Martinez zumarragarrak osatzen dute. Martinez izan zen argazki horiek ateratzen lehena. «Aita izan naizenez, argazkiak gauez bakarrik atera ditzaket. Arrutiri zer egiten nuen esan nion eta bera ere animatu egin zen», azaldu du. Zaitegik ikastaro batean ezagutu zituen eta Mendez Martinezen lankidea da.

Ia ostiralero gelditzen dira, argazkiak ateratzeko. «Ez ditugu argazkiak prestatzen. Gustatzen zaigun toki bat bilatzen dugu eta bertara joaten gara. Argazkiak ateratzen ditugu, ea zer gertatzen den. Errenteriako Txoritokieta gotorlekuan, Zarauzko behatokian, Martuteneko skate parkean, hilerrietan, zubien azpian, meategi batean, Ormaiztegiko trenbidean… atera ditugu argazkiak. Abandonatutako tokietan. Guztiak Gipuzkoan atera ditugu».

Gehien gustatzen zaiena lana amaitu arte zer lortuko duten ez jakitea da. «Argazkia gelditu arte, ez dago jakiterik zer gertatu den, obturadorea zabalik dagoen bitartean pantaila beltzean egoten baita. Argazki batzuetan bost minutu izaten dugu zabalik, beste batzuetan hamabost minutu… Argazkia ez bada ondo gelditu, errepikatu beharra dago».

Erakusketa hilaren 25era arte egongo da zabalik. Aretoa astelehenetik larunbatera irekitzen dute, astelehenetik ostiralera 09:30etik 13:30era eta 15:00etatik 21:00etara eta larunbatetan 10:00etatik 13:30era.

Lords of Light Team erakusketa itxi eta egun gutxira, Txiribiri elkartekoek taila erakusketa irekiko dute toki berean. Maiatzaren 16ra arte egongo da zabalik. Erakusketa hori elkartearen 25. urteurrena ospatzeko egingo dute. Bazkideei eta bazkide ohiei taila lanak uzteko deia luzatu diete. Taila lanak elkartearen egoitzara eraman behar dira, hilaren 27ra arte. Zalantzaren bat argitu nahi dutenek, ondorengo telefono zenbakietako batera deitu dezakete: 630 550 411 (Juani) eta 606 339 834 (Martin). 

Juan de Lizarazu

Urretxun ere ez da erakusketarik falta. Argazkia elkarteko kideek zuri-beltzezko argazkien erakusketa inauguratu zuten ostiralean, Juan de Lizarazu aretoan. Erakusketaren izenburua Begirada iraganera da. «Iraganean, gaur egun bezala, bizitza koloretan zen. Baina geratu ziren irudiak zuri-beltzean dira, koloreak harrapatzeko teknika ezagutzen ez zelako. Denborarekin teknika hori lortu zen eta ordutik irudi gehienak koloretan erreproduzitu eta inprimatzen ditugu. Erakusketa honetan, iraganari keinu bat egin nahi diogu, oroimenean ditugun argazki haien omenez, oraingo 40 irudi hauek aurkeztuz, zuri-beltzean», azaldu dute elkartekoek. Erakusketa maiatzaren 3ra arte egongo da zabalik, asteartetik igandera 17:30etik 20:30era.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Mundu osoko urretxuar eta zumarragarrak, Realarekin

2026/04/20
Urretxu eta Zumarraga
2

Motz tabernako kapitainari omenaldia

2026/04/20
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu eta Zumarraga txuri-urdinez jantzi dira

2026/04/16
Urretxu eta Zumarraga
4

Urretxuko Motz tabernaren azken guda dantza

2026/04/16
Urretxu
5

'Musti' Mujika, Realarekin Kopako bi finaletan izan zen zumarragarra

2026/04/16
Urretxu eta Zumarraga
6

Urretxu-Zumarragako bertsolari taldea, Gipuzkoako Herriarteko finalaurrekora

2026/04/20
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT