Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Josune Gil: idazle berrien laguntzailea

Zumarraga
2026/04/21
Otamotz

Josune Gil zumarragarrak Kazetaritza ikasi zuen eta ondoren Komunikazio Digital masterra egin zuen. Noticias de Gipuzkoa egunkarian lan egin zuen eta Eibar kirol elkartearen emakumezko futbol taldeko prentsa arduraduna izan da. Irakurtzea oso gustuko du eta egun idazle berriei laguntzen lan egiten du. Etzi Liburu Eguna ospatuko da. Egun horretan oparituko diren liburuetako batzuk Gilen laguntzari esker argitaratu dira.

Noticias de Gipuzkoa egunkarian zierrean lan egiten zuen. «Ez da sormen lana eta aldatu egin nahi nuen. Komunikazio Digitala ikasi nuenez, Eibarrera joateko aukera izan nuen. Nire asmoa esperientzia hartzea zen. Bi urte eta erdi eman ditut bertan. 10 urte egotea bezala izan da. Lan horretan asko ikasten da, bizi osorako. Kazetaritzatik komunikazio korporatibora pasa nintzen. Futbol mundua ez da lanerako erraza. Nesken taldean prentsa burua izan nintzen. Baina denetik egin behar nuen: sare sozialetarako piezak sortu, kanpainak sortu… Gauza batzuetarako kanpoko agentzien laguntza genuen, baina gehiena guk geuk egiten genuen: bazkidetza kanpainak, Gabonetako kanpainak, egun berezietako kanpainak (Martxoak 8koa, adibidez)… Profil batekin sartu nintzen, baina klub txikia denez, denetik egin behar nuen. Taldearekin bidaiatu, prentsaurrekoak eta elkarrizketak kudeatu…».

Oso lan aberasgarria da, baina gogorra. «Besteek jai dutenean zuk lan egin behar duzu, ez duzu Aste Santuko oporrik… Ligaren egutegira egokitu behar zara. Ordutegiak, asteburuak… oso lan gogorra da. Oso bokazionala da. Futbol munduan lan egin nahi duen jendearentzat soilik da egokia. Esperientzia bezala oso polita da, asko ikasten da gauza ezberdin asko egiten direlako… baina oso neketsua da. Futbola oso gustuko dutenek bakarrik eman ditzakete urte asko lan horretan».

Lan aldaketa

Hala, lana uztea erabaki zuen. «Eibarren lanean ari nintzen bitartean, liburuen edizio masterra egin nuen, online. Izan ere, beti izan dut liburuen munduan lan egiteko gogoa. Agentzietara, argitaletxeetara… curriculuma bidali nuen, baina oso zaila da horietan sartzea. Zorionez, Bartzelonako agentzia batek erantzun egin zidan eta irakurketa txostenak egitea eskaini zidan: galbahe lana egitea, alegia. Idazle berriei zerbitzu hori eskaintzen diete, diru truke. Idazleek liburuak bidaltzen dizkiete eta guk txostenak egiten ditugu. Hilero hiru bat liburu irakurtzen ditut. Kalitatea baloratzen dut eta argitaletxekoek liburu horrekin zer egin erabakitzen dute. Balorazio narratiboa eta balorazio komertziala egiten dut, batetik zazpira. Bostetik beherakoak baztertu egiten dituzte, zuzenean. Ardura handia da niretzako, idazle berri horiek gogor lan egin baitute».

Horretaz gain, idazle gazteei beraien lanak hobetzen laguntzen diete eta Gilek horretan ere lan egiten du. Egun, bi agentziekin lan egiten du, baina baita bere kasa ere. «Agentziek liburu asko jasotzen dituzte eta beraien galbahea pasatzea oso zaila da. Hori dela eta, nire kasa, idazle berriei beraien lanak hobetzeko zerbitzua eskaintzen hasi naiz. Izan ere, askotan beraiek liburua bukatuta dagoela uste dute, baina ez da hala. Askotan, liburua ona da, baina oraindik badu zer hobetu. Liburua agentzietara bidali aurretik nola hobetu esaten diet».

Horretarako, sare sozialetan bere profila sortu du. «Idazleei zuzendua dago. Agentziekin lan egiten dudala jarri dut, noski. Hori dela eta, pare batek liburua agentziara bidaltzeko zenbait ordaindu behar dudan galdetu didate. Baina hori ez da nire lana, nire lana liburua agentziara ahalik eta ondoen bidaltzea da. Nik agentziara bidali dezaket, baina ezin dut agentziaren gustukoa izatea bermatu eta, gainera, nahiz eta agentziak gustuko izan, ondoren argitaletxeen gustukoa izatea lortu behar du. Nire sare sozialeteko profilean, aipatutako lanaz gain, literaturari buruzko bideoak egiten ditut».

Josune Gili umetatik gustatzen zaio irakurtzea. «Oso txikitan ikasi nuen irakurtzen. Amak eta izebak asko irakurtzen dute. Nire ustez, horrek eragina izan du. Asko kostatzen zait liburu bat aukeratzea. Azkenaldian irakurri ditudanen artean Jose Luis Sastre kazetariaren Las frases robadas gustatu zait. Bere lehen liburua da. Gaixotasun terminal bat duen gizon baten istorioa da. Alabari hiltzen laguntzeko eskatzen dio eta alabak ez du nahi. Lucia Solla Sobralen Comeras flores ere asko gustatu zait. Sekulako arrakasta izaten ari da. Gizonezko batekin harreman toxikoa izan duen neska bat da protagonista».

Idazlea ere bai

Irakurtzeaz gain, idaztea ere gustatzen zaio. «2021etik aurrera elkarrizketak egin dizkiet dolu perinatala pairatu duten emakumeei. Baita abortua izan dutenei ere. Erreportaje moduan idazten hasi nintzen, baina ez zitzaidan formatua gustatu. Gauza asko nahastu nituela iruditu zitzaidan. Nobela bezala idazten ere hasi nintzen, baina ez nengoen gustura. Baina argitaratu egin nahi dut eta aditu batengana jo nuen. Gustatu egin zitzaion eta coach bat jarri behar didate. Nobela gisa argitaratu nahi nuke».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Mundu osoko urretxuar eta zumarragarrak, Realarekin

2026/04/20
Urretxu eta Zumarraga
2

Motz tabernako kapitainari omenaldia

2026/04/20
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu eta Zumarraga txuri-urdinez jantzi dira

2026/04/16
Urretxu eta Zumarraga
4

Urretxuko Motz tabernaren azken guda dantza

2026/04/16
Urretxu
5

'Musti' Mujika, Realarekin Kopako bi finaletan izan zen zumarragarra

2026/04/16
Urretxu eta Zumarraga
6

Urretxu-Zumarragako bertsolari taldea, Gipuzkoako Herriarteko finalaurrekora

2026/04/20
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT