Goierri Talleres Telleria saskibaloi taldeak partida garrantzitsua jokatuko du larunbatean Urretxuko Aldiri kiroldegian. Bi partida falta dira liga bukatzeko eta Goierriren gizonezkoen lehen taldeak bat irabazi beharra du bost lehenengoen artean gelditzeko. Izan ere, bost lehenengoek Lehenengo Nazionalera igotzeko jokatuko dute. Partida 18:00etan jokatuko dute, Axa Amurri taldearen aurka. Etxean jokatuko duten azken partida izango da eta klubeko arduradunek Aldirira joateko eskatu diete herritarrei.
