Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Lesboserako janari bilketa egingo dute gaur eta bihar

Urretxu eta Zumarraga
2026/04/24
Otamotz

Herritar talde batek janari bilketa bat antolatu du, Greziako Lesbos irlan lan egiten duen Zaporeak Gobernuz Kanpoko Erakundeari (GKE) laguntzeko. Janari bilketa gaur (ostirala) eta bihar (larunbata) izango da, Urretxuko BM eta Eroskin.

Ekimen honen bultzatzaileetako bat Rikardo Babarro izan da. Iazko maiatzean Lesbosen izan zen, boluntario gisa. «Lehenengo aldiz joaten bazara, hiru aste izaten dira eta egunero lan egin behar duzu. Errepikatu nahi baduzu, zure kabuz joaten zara eta zuk erabakitzen duzu zenbat egunetarako joan eta zenbat egun lan egin. Ni bi donostiarrekin joan nintzen. Ez genuen elkar ezagutzen, baina oso ondo moldatu ginen. Hiru boluntario egoten dira normalean. Gu joan ginenean, beste hiru joan ziren».

Lehen hamar egunetan 07:00etatik 14:30era lan egiten zuten eta azken hamarretan 08:00etatik 15:00etara. «Zaporeak elkarteak bi apartamentu ditu eta horietan lo egiten genuen. Bi furgoneta ere badituzte, irlan mugitzeko eta janaria kanpalekura eramateko. Sukaldea Mytilini hiriburutik 15 bat kilometrora dago, gutxi gorabehera. Kanpalekua beste 12 kilometrora dago. Lehenbizi kanpalekutik pasatzen ginen. Han jendea hartzen genuen eta sukaldera eramaten genuen. Sukaldean bi sukaldari daude, kontratatuta. Okindegian beste bi pertsona daude. Boluntarioon lana laguntzea da: garbiketa egin, antolatu, kargak mugitu… Sukaldatu beraiek sukaldatzen dute, beraien erara».

Handik bueltan, lan talde bat osatu du herrian. «Gure helburua janaria biltzea da. Lekaleak (garbantzuak, babarrunak eta dilistak), makarroiak eta olioa (oliba edo ekilorea) jasoko ditugu. Hori da, hain zuzen ere, Zaporeak elkartearen zeregin nagusia: janaria bildu eta autobus baten bitartez hara bidali. Hilabetero bidaltzen du janaria Lesbosera. Jendeak emandako janariaz gain, gauza batzuk erosten dira».

Ordutegia

Urretxuko eta Zumarragako janari bilketa gaur eta bihar izango da. «Ostiralean eta larunbatean egingo dugu, 09:00etatik 20:00etara. Janaria Urretxuko Eroski eta BM supermerkatuetan egingo dugu».

Zaporeak elkartearen beste zeregina sentsibilizazioa da. «Hori dela eta, ikastetxe guztiekin harremanetan jarri ginen eta gure proposamena onartu zuten. Hala, lanketa bat egin dute eta gure janari bilketa beraien lanketa horretan txertatu dute. Aste honetan janaria bildu dute ikastetxeetan, Ikasle bat, kilo bat lelopean. Horretaz gain, Gainzuri, lizeo eta institutuan hitzaldiak eman ditugu. Oso gustura gaude, ikasleek etorkinei buruzko lanketa egin baitute».

Jendeari laguntzeko eskatu dio. «Lesbosen egoera gogorra bizi dute. Bertan daudenak toki ezberdinetatik heldu dira, garaiaren arabera: Siriatik, Palestinatik, Afganistanetik, Afrikatik…
Lehen pausoa Lesbosera heltzea da, baina Lesbosera heltzeko arazo asko izan dituzte. Turkiatik Lesboseko uhartera hamabi kilometro daude eta askok arazo handiak dituzte. Bidean jende asko hiltzen da. Gainera, askotan Europako mugak zaintzen dituen Frontex poliziak jatorrizko tokira itzultzen ditu. Lesbosera heltzen direnean helburua lortu dutela uste dute, baina han bigarren fasea hasten da: paperak lortu behar dituzte kontinentera etortzeko. Kanpamentuetan ez dute gauza handirik egiteko eta bizimodu latza dute bertan. Garai batean GKE gehiago zeuden bertan, gainera. Zaporeakek otordu duin bat eskaintzen die behintzat. Eta osasungarria».

Euskal Herria ere herri migratzailea izan dela gogoratu du. «Ikastetxeetan esan dugun moduan, denok izan gara migratzaileak. Euskaldunok Hego Amerikara eta Ipar Amerikara joan ginen eta joan zen mendeko erdialdean jende asko etorri zen Espainiatik Euskal Herrira. Inori ez zaio gustatzen bere herrialdea uztea. Goseagatik, gerrengatik… izaten da askotan».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Mundu osoko urretxuar eta zumarragarrak, Realarekin

2026/04/20
Urretxu eta Zumarraga
2

Motz tabernako kapitainari omenaldia

2026/04/20
Urretxu eta Zumarraga
3

'El Grand Prix del Verano' telebista saiora joateko plazak zozkatu dituzte

2026/04/21
Zumarraga
4

Udal langileek bi orduko lanuztea eta kontzentrazioa egin dituzte

2026/04/23
Urretxu eta Zumarraga
5

Urretxu-Zumarraga ikastolako ikasleen jaialdiak

2026/04/23
Urretxu eta Zumarraga
6

Eskola publikoko hiru zentroek elkarlana irudikatzen duen logoa aurkeztu dute

2026/04/22
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT