Datorren astelehenean, hilak 26, Pertsona osasuntsuenen sekretua: bizitzaren molekula hitzaldia egingo dute Urretxuko kultur etxean. 19:30ean izango da. Felix Urkizu kinesiologoak, Mireia Leiaristi osteopatak eta Ainhoa Egaña ekintzaileak parte hartuko dute. Ekitaldia Mentxu Arjonilla terapeuta integratzaileak antolatu du. “Milaka pertsonen osasuna eta ongizatea hobetzen ari den egitasmoa ezagutzeko aukera da”, esan du. Informazio gehiago nahi dutenek 626 661 292 telefono zenbakira deitu dezakete.
