Igandean, 09:00etatik 14:00etara, Urretxuko lore eta landare azokaren 20. edizioa egingo dute Gernikako Arbola plazan. Bederatzi postu izango dira: Rosa Mari Esteban (Lasarte), Azantza Mintegia (Zaldibia), Islaya (Pasai San Pedro), Zunoyar (Oiartzun), Mintaka (Oiartzun), Murueta (Murueta), Basalar (Atxondo), Estela (Bilbo) eta Fermin Goenaga (Zumarraga). Horrez gain, 11:00etan lore lehorrekin eskulanak egiten irakatsiko diete bertaratzen diren guztiei. Azokaren helburua, lore zaletasuna eta Urretxuko eta Zumarragako udalek antolatzen duten balkoi, leiho eta baserri sarrera lehiaketa sustatzea da.
