Atzo (ostirala), mus txapelketa jokatu zuten Urretxuko Eire tabernan. 42 bikotek parte hartu zuten. Herriko bikoteez gain, Bilbo, Elorrio, Altsasu eta Arrasatetik etorritakoek parte hartu zuten, besteak beste. Felix Etxeberria eta Ion Muñoz nagusitu ziren. Finala Asier Bergara eta Mikel Gilen aurka jokatu zuten. Hirugarren postuan Eusebio Zabala eta Moratinos sailkatu ziren eta laugarrenean Ian Murillo eta Jon Urzelai. Hiru lehenengoak Gipuzkoako Premasterrerako sailkatu dira.


