1981ean Iparragirreren mausoleoaren inaugurazioan parte hartu zuen eta 1999an Iparragirreri buruzko liburuaren aurkezpenean
Carlos Garaikoetxea, Urretxuko udaletxean, Juanito Arbizu alkatearekin. Argazkia: Javier Aguado. Urretxuko Udalak ikurrina haga erdian jarri du, dolu-xingolarekin, Carlos Garaikoetxearen heriotza dela eta. Garaikoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakari izan zen 1980tik 1985era eta 1981ean Urretxun izan zen. Urte hartan Joxe Mari Iparragirreren heriotzaren mendeurrena bete zen eta Iparragirreren Urtea izendatu zuten Euskal Herri osoan. Iparragirreren gorpuzkinak bere omenez eraiki berri zen mausoleora eraman zituzten eta mausoleoa inauguratu zuten, Garaikoetxea lehendakaria bertan zela. Mausoleoa Bixente Lasa urretxuarrak egin zuen eta 1981eko apirilaren 5ean inauguratu zuten.
Lehendakari kargua utzi ondoren ere Urretxu bisitatu zuen. Gontzal Mendibilek Iparragirreri buruzko liburu bat koordinatu zuen eta liburuko testuetako bat Garaikoetxeak idatzi zuen. Liburua 1999ko ekainaren 23an aurkeztu zen Urretxun eta aurkezpen hartan Garaikoetxeak ere parte hartu zuen.

Carlos Garaikoetxea, Urretxuko udaletxean, Juanito Arbizu alkatearekin. Argazkia: Javier Aguado.

Carlos Garaikoetxea, Urretxuko udaletxean, Juanito Arbizu alkatearekin. Argazkia: Javier Aguado.

Carlos Garaikoetxea, Urretxuko hilerrian. Argazkia: Javier Aguado.

Pello Gonzalezek utzitako argazkia.

Pello Gonzalezek utzitako argazkia.

Pello Gonzalezek utzitako argazkia.

