Gaizka Arakama Urretxuko brigadako langileak udalak ez ziola minbizia zuen bere emaztea zaintzeko 10 eguneko baimen berezia eman salatu zuen komunikabideetan. Arartekoarengana jo zuela, honek arrazoia eman ziola eta udalak ez duela erantzun esan zuen. Apirileko osoko bilkuran Jon Luqui Urretxuko alkateak Arartekoari eta Arakamari ez erantzutearen arrazoiak eman zituen.
LABek osoko bilkuran gertatua gaitzetsi du. “Alkateak gure lankide baten hainbat datu eta gai aipatu zituen langilearen bizitza pribatuari eta lan eremuari dagozkionak, hauek desitxuratu eta bere aurka erabiltzeko. Bere profesionaltasuna auzitan ere jarri zuen. Hori guztia ez da onargarria, ez udal pleno batean, ezta alkate baten ahotik ere. Afera argia da, udal langile honek lan baimen bat eskatu zuen, lan baimen horretarako bazuen eskubidea. Alkatetzaren egoskorkeriagatik arazoak Arartekoan bukatu zuen eta Arartekoak arrazoia eman zion gure lankideari. Horretatik aparteko guztia, gaia lokaztu eta edukitako jarreraren ondoren irudia narraskeriekin zuritu nahi izatea da. Horiek horrela izanik, LABek berriz exijitu nahi dio udal gobernuari bere langileen eskubideak bermatu ditzala, hari baitagokio lan eskubideak bermatzea. Eskubide horien artean dira osasun fisikoa eta mentala ere. Ez gara dema honetan tematuko, ez baitirudi konponbiderako biderik dagoenik eta lankideak dagokiona lortuko duenik”.
Gaizka Arakama Urretxuko udal langileak ez ziotela minbizia zuen emaztea zaintzeko baimenik eman salatu du
Minbizia zuen emaztea zaintzeko baimenik ez zuela jaso salatu zuen langilearen aferaz eztabaidatu dute Urretxuko osoko bilkuran
