Urretxuko udaletxeko portaloian Eskolako Agenda 2030 foroa egin zuten asteartean. Ikasleek ikasturtean zehar landutako gaiaren berri eman zieten alkateei. Aurtengo gaia babesleku klimatikoak izan da. La Salle-Legazpi, Urretxu-Zumarraga Ikastola, Gainzuri eta Iparragirre Institutua ikastetxeek parte hartu dute.
