Jon Zaldua eta Joanes Izagirre aizkolariek Izar Berriak txapelketako finalerdia jokatuko dute igandean
Izar Berriak txapelketa antolatu dute, aizkolari gazteentzat. Txapelketa horretan bi herritar parte hartzen ari dira: Gurrutxazpiko Jon Zaldua eta Ipeñarrietako Joanes Izagirre. Urretxu-Zumarragako bikoteak finalerdia jokatuko du igandean, 12:30ean, Urnietako plazan. Ioan Goikoetxea-Jon Erdozia eta Mikel Santesteban-Igoin Pikabea bikoteekin neurtuko dituzte indarrak.
