Jaiadi ibiltaria eta bazkaria egingo dituzte, 60 urte hauetako argazkiak eta bideoak jaso behar dituzte eta ekainaren 6an bilera egingo dute
Irrintzi dantza taldeak 60 urte beteko ditu 2027an, eta urteurrena merezi bezala ospatzeko asmoz, urte osoko egitarau berezia prestatzen ari da. Sei hamarkada hauetan taldearen parte izan diren dantzari guztiei gonbita luzatu nahi zaie ospakizun honetan parte hartzera. Izan ere, Irrintzik urte hauetan guztietan pauso asko eman ditu, beti herria dantzan jartzeko ilusio berarekin.
Urteurreneko egitarauaren baitan, hainbat hitzordu berezi izango dira, eta dantza taldetik igaro diren guztien presentzia bereziki garrantzitsua izango da. Hemen aurreratu daitezkeen data batzuk:
-
– 2027ko apirilaren 24an: Jaialdi ibiltaria
-
– 2027ko irailean: Urretxuko festetako karrozak
-
– 2027ko azaroaren 13an: Urteurreneko bazkaria
Horrez gain, urtean zehar herrian barrena beste hainbat ekintza eta sorpresa antolatzea aurreikusten da. Datak gerturatu ahala emango dira xehetasun gehiago.
Bestalde, urteurrenaren harira, azken 60 urteetako argazki eta bideoak biltzeko deia ere egin nahi da. Hamarkadaz hamarkada osatutako historia hori guztia jasotzea ezinbestekoa dela uste du taldeak, “etorkizunera begiratzeko lehenik nondik gatozen gogoratzea baita garrantzitsuena”. Material guztia honako helbide elektronikoan jasoko da: irrintzidantzataldea@gmail.com
Hau guztia hobeto azaltzeko eta lehen harremanak egiteko, bilera ireki bat antolatu da. Ekainaren 6an izango da, 11:00etan, Zumarragako Legazpi dorretxean. Bilera horretara gonbidatuta daude 60 urte hauetan Irrintzi dantza taldetik pasatutako dantzari guztiak. Aspaldiko aurpegiak berriz ikusteko aukera paregabea izango da.
