Igandean, 17:30ean, euskal duatloi txapelketako finala jokatuko da Tolosako zezen plazan. Hamaika kirolarik parte hartu dute. Horien artean, Xabier Zaldua zumarragarrak. Beste hamar parte hartzaileak Julen Alberdi Txikia IV., Eneko Saralegi, Ibai Soroa, Oier Kañamares, Eloy Corchero, Julen Kañamares, Oier Mitxelena, Aitzol Atutxa, Ioritz Gisasola eta Julen Larrea dira. 45 ontzako bi enbor (bat zutik eta beste etzanda) moztu beharko dituzte eta 500 metroko korrikaldia egin, lau aldiz. Zezen plazako leihatila 16:00etan irekiko dute. Helduen sarrerak 25 euro balio du eta 17 urtetik beherakoak doan sartuko dira.
Argazkia: Jon Urbe/Foku
