Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak Zumarragan eta Urretxun egindako urteko diru-bilketan parte hartu zuten pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkie haien eskuzabaltasunagatik. 2.222,81 euro bildu ziren. Diru bilketaren xedea, gizarte osoak minbizia duten pertsonei babesa ematea; ikertzaile, osasun-langile, boluntario, psikologo eta gizarte-langileekin konpromisoa hartzea eta ikerketa onkologikorako dirua biltzen laguntzea izan zen.
Hainbat boluntariok hartu zuten parte ekimen solidario honetan, herrian zehar banatuta zeuden mahaietan. Era berean, urtero egiten den ekimen honek elkartearen presentzia handitzeko eta elkarteak pazienteen eta senideen onurarako egindako lana ezagutzera emateko balio du.
Hortaz, Minbiziaren Aurka Gipuzkoanetik boluntario guztiei eskerrak eman nahi dizkiete ekimen honetan eta beste batzuetan parte hartuz elkartea bultzatzeko egiten duten lanagatik.
